Honek era berean, pasealekua eta hondartzaren arteko transizioa eduki behar zuen, jendearentzat egoteko espazio bat sortuz zerbitzu minimo batzuk zituelarik.
Nire proiektua Zurriolan edota beste hondartzetan dauden harrietan oinarriturik dago.
Askotan, arroka hauek, lurra eta itsasoa lotzen dituztela uste dut. Beraz, hauek izan dira oraingoan protagonistak.
Transizioa, plataforma irregularrak elkarren artean lotuz egin dut era berean nik sortutako kuboak haietan kamuflatuz.
Proiektua, hondartzara jeisteko, zerbitzuetara jotzeko, eserita egoteko naiz umeak solasean ibiltzeko balio du. Gainera, paseora jotzen duten harriek, altuera handiagoa dute bi alboetan eta paseoaren altuera berdina zentroan, jendea bideratuz.
Ez ditut ez lehiorik ez ia aterik jarri, espazio ireki bat lortu nahi nuelako, ahalik eta sinpleena, udan erabiliko delako batetik eta harriaren esentzia mantendu nahi nuelako.
Horregatik, egindako eskailerak ere harrian bertan daudela esan dezakegu ere.
Maketan zailtasunengatik ondo ikusten ez den harren, kubo desberdinek jolas bat egiten dute, haien artean enkajatuz eta eraikuntza bakar sortuz.
Hona hemen inspirazio moduan erabili dituten eraikin batzuk, bai nere lana osatzen duten maketa eta planoak.
Piktograma
No hay comentarios:
Publicar un comentario