miércoles, 17 de febrero de 2016

ESKAILERAK

Bigarren lauhilabete honeri hasiera emateko proiektu berri batekin egin dugu lan. Eskailerak zuzenki.
Egunero gora eta behera ibiltzeko erabiltzen dugun egitura.
Egunerokotasunaren parte baditugu ere, proiektu honek haietan fijatzen erakutsi digu. Bere egitura, forma, transmititzen dituen sentsazioak...
Milaka eskailera mota daude, eta lekuaren arabera batzuk besteak baino hobeto egokituko dira eta bakoitzak gauza desberdinak eskeintzen dizkigun arren, denek funtzio bera izango dute.
Proiektu hau gauzatzeko, hasiera batean eskaileren eta arkitekto desberdinen liburuak begiratu nituen. Eskailera bakoitzaren funtzionamendua (egitura, forma...) aztertu eta azkenik birekin geratu nitzen. Hala ere, azkenean Marcel Breuer-en influentzia hartu nuen oinarri gisa.


Jarraitu dudan modeloa, New York-en dauden eskailera batzuk dira. Moma eraikinaren jardinen alboan dago. Baino hauek, zertxobait aldatu behar izan ditut ariketak zituen eskaerak dela eta. 3 metroko altuera duen pisua lehenik eta 2,70 metro dituzten bigarren eta hirugarren pisu batzuk. Eskailera bat egiteko gauza asko izan behar baitira kontuan: burukada, mailartea... etb.
Jarraitasuna emateko, eskailera berdina erabili dut denbora guztian. Era berean, barandila gorriz margotu dut, egitura nagusitzat hartu dudalako eta garrantzia eman nahi izan diodalako. Gainera, zulo guztian zehar, metro bateko segurtasun barandilak jarri ditut.
Planoetan aldiz, intentsitate desberdineko grafitoak erabiltzen saiatu naiz, askotan aipatu dudan bezalaxe egiturari garrantzia emanez.
Eskailerak etxe batean kokatzen diren arren, planoetan eta maketan ez da etxe guztia ageri. Dena den, alboko horma adierazi dut, bertan leiho handi bat dagoelako, eskaileraren igoera guztian zehar egongo dena.
Eskailera, ez du lurra ukitzen eta goraldean eusten da.
Esandako guztia laburbiltzen duten argazkiak eta planoak ditugu ondorengoak:
















No hay comentarios:

Publicar un comentario