lunes, 16 de mayo de 2016

Etxebizitza Ondarretan. Cristóbal Balenciaga.

Oraingo honetan, kurtsoari amaiera emateko etxebizitza bat eraiki behar genuen Ondarretako orube batean. Bertan, artista batentzat nahitaezkoak diren estudioa, etxebizitza (egongela, sukaldea, komun eta hiru logela gutxienez), bi kotxeentzak eta hiru bizikletantzako aparkalekua, lorategia eta beraien arteko erlazioa estrategikoki antolatzea zen gure helburua.
Behin artista aukeratuta, Cristóbal Balenciaga disenatzailea nire kasuan, eta berak izandako bizitza eta beharrei buruz ikertu ondoren, etxea eraikitzeko beharrezkoak izango nituen influentzia batzuk bilatzera jo nuen.
Balenciaga museoan ateratako argazkiak. Getaria.







Nire proposamena, hormen jokoa duen eta prisma bolumetriadun eraikin bat izan da.
Orubean, patio desberdinak sortzen dira etxeari gune bakoitzean nortasuna ematen diotenak, eta era berean funtzio desberdinak dituztenak.
Etxearen distribuzioa bi atal desberdinetan banatu daiteke: estudioa eta etxebizitza.
Estudioa bi blokek eratzen dute eratzen dute. Haietan komuna/aldagela, egongela eta Balenciagari
 josteko eta disenaitzeko aproposa izango zaion estudioa.
Etxebizitza, bi pisutan antolatuta dago: eguneko zona, behekoa, non egongela, komuna, sukaldea eta egongela dauden eta gaueko zona, goikoa, logelak eta komunak daude.
Bi hauek bi tramodun eskailera baten bitartez konektatuak daude.
Bi horma nagusi erabili ditut orubea hiritik banantzeko. Hauek etxearen fatxadarekin bat egiten dute.
Hona hemen egindako lanaren planoak eta maketa:
























jueves, 17 de marzo de 2016

Proiektu berriari hasiera emanez...

Kurtso honeri bukaera emateko, azkeneko proiektua gauzatu behar dugu: etxebizitza unifamiliarra artista batentzat.
Nik aukeratutako artista, Cristóbal Balenciaga disenatzaile eta jostuna izan da. Honi hain zuzen, estudioa, garaje, logela, sukalde, komuna, egongela eta jardinak besteak beste dituen etxebizitza bat eraiki beharko diot.
Lehenengo ideien artean bere diseinuen estilo dotore, xumea era berean, sofistikatu eta serioan oinarriturik, bai eta Patterson arkitektoen etxea eta getariko Balenciaga Museoa influentzia moduan harturik, hurrengo lehen pausoak eman ditut hasi berri dugun proiektu honetan;








jueves, 10 de marzo de 2016

SOROSLE GUNEA ONDARRETAN

Azkeneko proiektu honetan, Ondarretan sorosle gune eta izoztegi bat egitea genuen helburu.
Honek era berean, pasealekua eta hondartzaren arteko transizioa eduki behar zuen, jendearentzat egoteko espazio bat sortuz zerbitzu minimo batzuk zituelarik.
Nire proiektua Zurriolan edota beste hondartzetan dauden harrietan oinarriturik dago.
Askotan, arroka hauek, lurra eta itsasoa lotzen dituztela uste dut. Beraz, hauek izan dira oraingoan protagonistak.
Transizioa, plataforma irregularrak elkarren artean lotuz egin dut era berean nik sortutako kuboak haietan kamuflatuz.
Proiektua, hondartzara jeisteko, zerbitzuetara jotzeko, eserita egoteko naiz umeak solasean ibiltzeko balio du. Gainera, paseora jotzen duten harriek, altuera handiagoa dute bi alboetan eta paseoaren altuera berdina zentroan, jendea bideratuz.
Ez ditut ez lehiorik ez ia aterik jarri, espazio ireki bat lortu nahi nuelako, ahalik eta sinpleena, udan erabiliko delako batetik eta harriaren esentzia mantendu nahi nuelako.
Horregatik, egindako eskailerak ere harrian bertan daudela esan dezakegu ere.
Maketan zailtasunengatik ondo ikusten ez den harren, kubo desberdinek jolas bat egiten dute, haien artean enkajatuz eta eraikuntza bakar sortuz.
Hona hemen inspirazio moduan erabili dituten eraikin batzuk, bai nere lana osatzen duten maketa eta planoak.


 Piktograma