lunes, 16 de mayo de 2016

Etxebizitza Ondarretan. Cristóbal Balenciaga.

Oraingo honetan, kurtsoari amaiera emateko etxebizitza bat eraiki behar genuen Ondarretako orube batean. Bertan, artista batentzat nahitaezkoak diren estudioa, etxebizitza (egongela, sukaldea, komun eta hiru logela gutxienez), bi kotxeentzak eta hiru bizikletantzako aparkalekua, lorategia eta beraien arteko erlazioa estrategikoki antolatzea zen gure helburua.
Behin artista aukeratuta, Cristóbal Balenciaga disenatzailea nire kasuan, eta berak izandako bizitza eta beharrei buruz ikertu ondoren, etxea eraikitzeko beharrezkoak izango nituen influentzia batzuk bilatzera jo nuen.
Balenciaga museoan ateratako argazkiak. Getaria.







Nire proposamena, hormen jokoa duen eta prisma bolumetriadun eraikin bat izan da.
Orubean, patio desberdinak sortzen dira etxeari gune bakoitzean nortasuna ematen diotenak, eta era berean funtzio desberdinak dituztenak.
Etxearen distribuzioa bi atal desberdinetan banatu daiteke: estudioa eta etxebizitza.
Estudioa bi blokek eratzen dute eratzen dute. Haietan komuna/aldagela, egongela eta Balenciagari
 josteko eta disenaitzeko aproposa izango zaion estudioa.
Etxebizitza, bi pisutan antolatuta dago: eguneko zona, behekoa, non egongela, komuna, sukaldea eta egongela dauden eta gaueko zona, goikoa, logelak eta komunak daude.
Bi hauek bi tramodun eskailera baten bitartez konektatuak daude.
Bi horma nagusi erabili ditut orubea hiritik banantzeko. Hauek etxearen fatxadarekin bat egiten dute.
Hona hemen egindako lanaren planoak eta maketa:
























No hay comentarios:

Publicar un comentario