martes, 3 de noviembre de 2015

LOGELA

Ariketa berri honetan logela bat sortu behar genuen, altzariak modu desberdinetan jarriz.
Hasteko, hainbat eskema eta lan maketa (bi material eta bi kolorez eginak) egin genituen altzariak nola jarri ahal ziren ikasteko eta gela bat hainbat zonatan banatu daitekeela ikusteko.
Behin hori dena jakinda, maketa finala egin behar genuen. 
Nire maketa egiteko hainbat material erabili ditut: kartulinak, zurezko oholak eta luma kartoia besteak beste.
Niri tokatu zitzaidan logela sei metro karratu besterik ez zituen, eta bere jabeak armairuan barne egoten diren ohe toleskorra erabiltzen zuen adibidez. Hasiera batean, hain espazio gutxi izanda, litera bat jartzea pentsatu nuen. Baino azkenik logela zentimetro gutxi batzuk haunditu nuen luzez horman sartua zuen armairua behintzat atera ahal izateko.
Bi espazio eraikitzeko espazio txikia zenez (ohea beste norabidean ez zen sartzen), altzairu jarrai bat sortzea pentsatu nuen. Bertan, ikasleak ikasteko tokia, deskantsatzeko eta armairu bat edukiko ditu. Logela batean beharrezko minimo batzuk. Ohea eta armairuaren artean jarraikortasuna lortzeko kaxa berdinak egin ditut behekaldean (kolore arrosa duten eskulekuak).
Bestalde, idazteko tokia eta ohearen artean jarraitasun hori tabloi urdinarekin lortu nahi izan dut. Ohean atzekaldean atxikitu baitut remate gisa.
Pareta bat hutsa geratzen zenez loredun papel batekin jarri det eta ispilu bat jarri diot logelari haunditasun efektua emateko. 
Azkenik burututako guztia jarrita zegoenean, azken detaileak jarri dizkiot.
Gainera, aipatu beharra dago ereisten den pareta bat jarri dudala, logela hain estua izanda hobeto ikusi dadin.








Lanarekin bukatzeko, hona hemen logelaren planoak:




No hay comentarios:

Publicar un comentario