Honakoan, azkenekoz igo nituei buruz egindako maketarekin nator.
Lehengoan aipatu nuen bezalaxe, zrkitektura ikasle batentzako eginiko eraikuntza bat da, zubimusuko leku lasaiean. Bere kokapena ura eta zuhaitzen artean da.
Natura eraikinaren parte izateko, kristalak garrantzia handia hartzen du eta aldi berean terraza bat du.
Estalki laua, eskailerak eta hormen arteko jolasak ditu.
Kalko mahaia, ikasteko mahaia, apalak, logela, armairua, sukalde txikia, bazkaltzeko mahaia eta elementu guztiak (garbigailua, konketa, dutxa eta komun-ontzia) dituen komun bat izateaz gain, Alvar Aalton oinarritutako eserlekuak ditu. Bai ikasteko, eta bai bistetaz gozatzeko.
martes, 22 de diciembre de 2015
miércoles, 16 de diciembre de 2015
TXABOLA ZUBIMUSUN
Proiektu berri honetan Zubimusu parkean arkitektura ikasle batentzat eraikin bat sortu behar genuen.
Honek 20 metro karratu eduki behar zituen gutxi gorabehera eta ikasleak dituen beharrak asetzeko funtzioa eduki behar zuen.
Hasiera batean, etxea Zubimusuko leku lasaiean kokatzea pentsatu nuen. Lan egiteko erosoagoa izango delatan pentsatuz.
Beraz, ideia honekin lanean hasi eta garatzen joan naiz hurrengo moduan zuzenketak eginez:
Ideia garatzen hasteko lehen zirriborroak
Lehen idea edukitakoan, inguruarekin harreman gehiago edukitzea lortu behar nuen.
Bi modulo sortu nituen eta sarreran paretekin jolastu nuen
Distribuzio aldaketa txikiak egin eta teilatua nola egingo nuen pentsatzen hasi nintzen.
Lehenengo teilatua oso forma organikoak zituen eta nire ideiarekin gustora ez nintzenez forma geometrikoetara jo nuen.
Prozesu guztian hartutako ideien baturak honelako emaitza eman dit:
Axonometria
Azpiegitura
Oinak
Altxaerak
Ebaketak
Kokapen planoa, collage.
martes, 3 de noviembre de 2015
LOGELA
Ariketa berri honetan logela bat sortu behar genuen, altzariak modu desberdinetan jarriz.
Hasteko, hainbat eskema eta lan maketa (bi material eta bi kolorez eginak) egin genituen altzariak nola jarri ahal ziren ikasteko eta gela bat hainbat zonatan banatu daitekeela ikusteko.
Behin hori dena jakinda, maketa finala egin behar genuen.
Nire maketa egiteko hainbat material erabili ditut: kartulinak, zurezko oholak eta luma kartoia besteak beste.
Niri tokatu zitzaidan logela sei metro karratu besterik ez zituen, eta bere jabeak armairuan barne egoten diren ohe toleskorra erabiltzen zuen adibidez. Hasiera batean, hain espazio gutxi izanda, litera bat jartzea pentsatu nuen. Baino azkenik logela zentimetro gutxi batzuk haunditu nuen luzez horman sartua zuen armairua behintzat atera ahal izateko.
Bi espazio eraikitzeko espazio txikia zenez (ohea beste norabidean ez zen sartzen), altzairu jarrai bat sortzea pentsatu nuen. Bertan, ikasleak ikasteko tokia, deskantsatzeko eta armairu bat edukiko ditu. Logela batean beharrezko minimo batzuk. Ohea eta armairuaren artean jarraikortasuna lortzeko kaxa berdinak egin ditut behekaldean (kolore arrosa duten eskulekuak).
Bestalde, idazteko tokia eta ohearen artean jarraitasun hori tabloi urdinarekin lortu nahi izan dut. Ohean atzekaldean atxikitu baitut remate gisa.
Pareta bat hutsa geratzen zenez loredun papel batekin jarri det eta ispilu bat jarri diot logelari haunditasun efektua emateko.
Azkenik burututako guztia jarrita zegoenean, azken detaileak jarri dizkiot.
Gainera, aipatu beharra dago ereisten den pareta bat jarri dudala, logela hain estua izanda hobeto ikusi dadin.
Gainera, aipatu beharra dago ereisten den pareta bat jarri dudala, logela hain estua izanda hobeto ikusi dadin.
jueves, 15 de octubre de 2015
TXABOLA
Honako honetan, bigarren proiektuarekin nator. Egurrezko txabola.
Proiektu hau aurrera eramateko, bi motatako egurrak erabili ahal genituen. Alde batetik 2,4 metro luze, 0,025 metro lodi eta 0,25 metro zabal zituzten oholak eta bestalde egiturari forma emateko gaipirioak. Azken hauek 2,4*0,7*0,07 metrotako neutrriak zituzten. Gainera, eraikinak 10 metro karratu izan behar zituen 1/20 eskalan.
Proiektu hau aurrera eramateko, bi motatako egurrak erabili ahal genituen. Alde batetik 2,4 metro luze, 0,025 metro lodi eta 0,25 metro zabal zituzten oholak eta bestalde egiturari forma emateko gaipirioak. Azken hauek 2,4*0,7*0,07 metrotako neutrriak zituzten. Gainera, eraikinak 10 metro karratu izan behar zituen 1/20 eskalan.
Gure proiektua aurrera eramateko, lotura sendoak egin behar genituen aipatutako materialarekin. Horretarako hiru norabideak erabiltzea ezinbestekoa zen.
Oholak jartzerakoan ere, egiturarekin kontuz ibili behar zen, bai eta haizea, ura eta humedade fokoak kontuan hartu sahiestu ahal izateko.
Azkenean hurrengo emaitza lortu dut mendiko txabolari buruz:
Alde bat estali gabe utzi dut, barneko egitura hobeto ikusi dadin:
Txabolaren planoak hauexek dira: hainbat aurretiko bista eta ebaketa, axonometria bat non erabilitako loturak azaltzen diren, gaipirioen kokapena... dena honek txabola egitea lagunduko du
jueves, 24 de septiembre de 2015
PAPIROFLEXIA
Hilabete batzuk atzera norbaitek paperezko orri batek mugikor bat eusteko indar adina duela esan balit seguruenik ez niokeen sinestuko.
Esperantza gutxirekin hasi nuen gure lehenengo proiektua. Nola lortu al nuen nik orri xume batekin egitura konprexu eta zurrun bat? Ezinezkoa zirudien.
Gauzak ez dira errazak izan. Paper asko tolestu behar izan ditut bai eta paper asko zakarretara bota. Baina eskuetan hartu ditudan paper guztiek zerbaitetarako balio izan dute. Guztiekin ikasi dut zerbait eta guztiek egin dute proiektuak zentzua hartzea.
Hasiera batean, tolestura sinpleekin hasi nintzen A4 orrietan. Ez nuen gauza handirik egin baino paperak tolestura gehiago bazituen indar eta zurruntasun gehiago zuelataz konturatu nintzen.
Horrela pixkana-pixkanaka paperaren munduan murgiltzen asi nintzen...
Tolesturak egiten ikasi nuenean A2 orriekin frogak egin nituen. Egiturek forma hartu ezean pisu gutxi jasaten zuten.
Lortutako formei tolestura gehiago eginez (zurruntasun gehiago lortzeko) eta gauza batzuk aldatuz diseinu erakargarriago bat sortzeko amaierako emaitzara iritsi nintzen.
Argazkietan ikusten den bezela sortutako egiturak mugikor bat baino gehiago jasaten ditu eta zentzu desberdinetan jarri daiteke.Hona hemen bere planoak:
Donostian kokatzeko egitura horizontalki jartzea aukeratu dut, pertsonen erabilerarako praktikoagoa iruditu zaitelako.
Egitura itsasoaren ondoan egon behar zenez, olatu forma ematea pentsatu nuen itsasoarekiko harremana sortzeko eta kokapena Sagüesen izango du; Zurriolan.
Egitura aisialdirako egonleku bat izango da publiko guztiarentzat baina bereziki surfalarientzat. Kafetegiak izango ditu, surfalarientzat aldagelak bai eta beirategi handi bat surf konpetizioetan begiratoki bezela erabiltzeko edota hondartzako bista paregabeak ikusteko.
Hemen collagearen bitartez egindako irudikapena:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)