martes, 22 de diciembre de 2015

ZUBIMUSU II

Honakoan, azkenekoz igo nituei buruz egindako maketarekin nator.











Lehengoan aipatu nuen bezalaxe, zrkitektura ikasle batentzako eginiko eraikuntza bat da, zubimusuko leku lasaiean. Bere kokapena ura eta zuhaitzen artean da.
Natura eraikinaren parte izateko, kristalak garrantzia handia hartzen du eta aldi berean terraza bat du.
Estalki laua, eskailerak eta hormen arteko jolasak ditu.
Kalko mahaia, ikasteko mahaia,  apalak, logela, armairua, sukalde txikia, bazkaltzeko mahaia eta elementu guztiak (garbigailua, konketa, dutxa eta komun-ontzia) dituen komun  bat izateaz gain, Alvar Aalton oinarritutako eserlekuak ditu. Bai ikasteko, eta bai bistetaz gozatzeko.

miércoles, 16 de diciembre de 2015

TXABOLA ZUBIMUSUN

Proiektu berri honetan Zubimusu parkean arkitektura ikasle batentzat eraikin bat sortu behar genuen.
Honek 20 metro karratu eduki behar zituen gutxi gorabehera eta ikasleak dituen beharrak asetzeko funtzioa eduki behar zuen.
Hasiera batean, etxea Zubimusuko leku lasaiean kokatzea pentsatu nuen. Lan egiteko erosoagoa izango delatan pentsatuz.

Beraz, ideia honekin lanean hasi eta garatzen joan naiz hurrengo moduan zuzenketak eginez:
 Ideia garatzen hasteko lehen zirriborroak
Lehen idea edukitakoan, inguruarekin harreman gehiago edukitzea lortu behar nuen.
 Bi modulo sortu nituen eta sarreran paretekin jolastu nuen
 Distribuzio aldaketa txikiak egin eta teilatua nola egingo nuen pentsatzen hasi nintzen.
Lehenengo teilatua oso forma organikoak zituen eta nire ideiarekin gustora ez nintzenez forma geometrikoetara jo nuen.
Prozesu guztian hartutako ideien baturak honelako emaitza eman dit:
 Axonometria
 Azpiegitura
 Oinak
Altxaerak



Ebaketak
Kokapen planoa, collage.


Influentziak eta memoria