Hilabete batzuk atzera norbaitek paperezko orri batek mugikor bat eusteko indar adina duela esan balit seguruenik ez niokeen sinestuko.
Esperantza gutxirekin hasi nuen gure lehenengo proiektua. Nola lortu al nuen nik orri xume batekin egitura konprexu eta zurrun bat? Ezinezkoa zirudien.
Gauzak ez dira errazak izan. Paper asko tolestu behar izan ditut bai eta paper asko zakarretara bota. Baina eskuetan hartu ditudan paper guztiek zerbaitetarako balio izan dute. Guztiekin ikasi dut zerbait eta guztiek egin dute proiektuak zentzua hartzea.
Hasiera batean, tolestura sinpleekin hasi nintzen A4 orrietan. Ez nuen gauza handirik egin baino paperak tolestura gehiago bazituen indar eta zurruntasun gehiago zuelataz konturatu nintzen.
Horrela pixkana-pixkanaka paperaren munduan murgiltzen asi nintzen...
Tolesturak egiten ikasi nuenean A2 orriekin frogak egin nituen. Egiturek forma hartu ezean pisu gutxi jasaten zuten.
Lortutako formei tolestura gehiago eginez (zurruntasun gehiago lortzeko) eta gauza batzuk aldatuz diseinu erakargarriago bat sortzeko amaierako emaitzara iritsi nintzen.
Argazkietan ikusten den bezela sortutako egiturak mugikor bat baino gehiago jasaten ditu eta zentzu desberdinetan jarri daiteke.Hona hemen bere planoak:
Donostian kokatzeko egitura horizontalki jartzea aukeratu dut, pertsonen erabilerarako praktikoagoa iruditu zaitelako.
Egitura itsasoaren ondoan egon behar zenez, olatu forma ematea pentsatu nuen itsasoarekiko harremana sortzeko eta kokapena Sagüesen izango du; Zurriolan.
Egitura aisialdirako egonleku bat izango da publiko guztiarentzat baina bereziki surfalarientzat. Kafetegiak izango ditu, surfalarientzat aldagelak bai eta beirategi handi bat surf konpetizioetan begiratoki bezela erabiltzeko edota hondartzako bista paregabeak ikusteko.
Hemen collagearen bitartez egindako irudikapena: